Luisa Etxeberriak ‘Haztamuka’ poema liburua aurkeztu du Zestoan

Ostegunean aurkeztu zuen lana zestoarrak bere sorterriko udaletxeko areto nagusian. Portale kultur elkarteak antolatu zuen ekitaldia, eta leporaino bete zen aretoa.
Liburuaren aurkezpeneko irudi bat. (Danbolin.eus)

Liburuaren aurkezpeneko irudi bat. (Danbolin.eus)

Joan zen ostegunean aurkeztu zuen Luisa Etxeberria zestoarrak Haztamuka (Do i sol) poema liburua, Zestoako udaletxeko areto nagusian. Aretoa leporaino bete zen Portale kultur elkarteak antolatutako saioan, eta Etxeberriak berak ez ezik, aurkezpenean parte hartu zuten Jon Elordi itzultzaileak eta Maragda Cucuela ilustratzaileak. Gainera, erreziltaldia egin zuen Etxeberriak eta hari musikarekin lagundu zioten Garikoitz Mendizabal txistulariak, Nerea eta Arrate gitarra-jotzaileek eta Gorka Errezil perkusio-jotzaileak.

Luisa Etxeberria Zestoan jaio zen, baina, egun, Bartzelonan bizi da. Psikologian eta Filologian lizentziatua da, eta irakasle izan da hizkuntza eta literaturaren arloan, bai eta psikologia nahiz psikoterapia arloetan ere. 2011. urteaz geroztik, Bartzelonako Ateneoko Idazketa Eskolak antolatutako ikastaro eta lantegietan jardun du. Haztamuka (Denonartean) olerki liburuarekin bakarkako lanari hasiera eman dio idazleak, baina, aurrez, 2013an, Nusos Nus talde lanean parte hartutakoa da.

Aurkezpen ekitaldiko argazki bilduma Danbolin.eus-en ikus daiteke.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend