Urtea jai giroan eta kirola eginez amaitzeko aitzakia aproposa izan ohi dira San Silbestre lasterketak. Orion ere egin dute;
11:30ean haurrak aritu dira korrika, eta ordu erdi geroago, 12:00etan, helduak. Bi itzuli egin dituzte helduek, eta helmuga zeharkatzen lehenak Aritz Lizarralde oriotarra eta Nerea Mujika zarauztarra izan dira. Parte hartze nabarmena izan dute bi probek, eta saioaren amaieran salda hartzeko aukera izan dute Arkaitz tabernaren eskutik.
SAILKAPENA
Gizonezkoak
1. Aritz Lizarralde
2. Jokin Bellido
3. Iñigo Exposito
Emakumezkoak
1. Nerea Mujika
2. Monica Cumbres
3. Ainhoa Grijalba