Ibai Olaizola eta Alazne Irureta izan dira azkarrenak Aizarnazabalgo San Silbestre lasterketan
12:00etan hasi da proba, eta haurrek, gazteek nahiz helduek giro ederrean egin dute korrika. Hirugarrenez egin dute Kirol Elkarteak antolatutako San Silbestre lasterketa herrian.
Hirugarren urtez jarraian Aizarnazabalgo bizilagunek urteari bukaera lasterketa eginez eman diote. San Silbestre proba 12:00etako kanpai hotsekin batera hasi dute, eta dozenaka umek, gaztek eta helduk hartu dute parte. Aizarnazabalgo Kirol Elkarteak antolatu duen lasterketan azkarrena Ibai Olaizola izan da, eta helmugaratzen lehen emakumea, berriz, Alazne Irureta izan da. Haurrek 700 metro egin dituzte korrika eta helduek, berriz, hiru kilometro. Olaizolari eta Iruretari xanpain botila bana eman diete. San Silbestre probaren bukaeran Aizarnazabalgo Musika Eskolaren otarra zozketatu dute eta Izaro Larrarte izan da zorteduna.
Hona hemen Aizarnazabalgo San Silbestre probako hainbat argazki: