Gora Herria taldeak kontzertua eskainiko du Sanagustin kulturgunean zapatuan, 23:00etan hasita. Sarrera debalde izango da, eta 80ko eta 90eko hamarkadetako euskal kanten bertsioak entzuteko parada izango dute bertaratzen direnek: Negu Gorriak, Kortatu, Exkixu, Sorotan Bele, Hertzainak... taldeen kantak, besteak beste.
Udaleko Parekitasun sailean eman behar da ikastaroetarako izena. Ikasturte amaierako jaialdian, berriz, 'Greban gaude' antzezlana azken aldiz taularutako dute Sanagustinen.
Bi ikastaroak doakoak dira, baina beharrezkoa da aurrez izena ematea. Izena emateko azken eguna otsailaren 16a izango da. Emozioen inguruko ikastarorako izena Udaleko Ongizate Sailean eman behar da, eta KZgunean teknologia berrien ingurukorako.
Webgune eraberritua martxan jarriko dute otsailaren 1etik aurrera eta Gráficas Juaristirekin hiru urtetarako akordioa itxi dute.
XXXIX. edizioa beteko du Sokamuturra Argazki Lehiaketa Imanol Elias Sariak, eta Iñaki Joaristi 'Altzarte'-ren omenezko Inauterietako Jai Giroari buruzko saria banatuko dute aurten ere. Martxoaren 3an irekiko dute lehiaketara aurkeztutako argazkien erakusketa, sari banaketa ekitaldiarekin.
Gaztetxoen lasterketak egingo dituzte aurrena, 10:15ean hasita. Ondoren, 11:30ean, helduen txanda izango da, eta bi neurritako lasterketak izango dituzte aurkeran: 2.770 metrokoa edo 8.630 metrokoa. Dagoeneko izen-ematea zabalik dago: martxoaren 16a arte 'www.herrikrosa.eus' webgunean bost euroren truke eta egunean bertan hamar euro ordainduta.
Hiru kanporaketa jokatuko dituzte 18 bertsolarik; tartean dira Oier Etxeberria, Jon Gurrutxaga eta Jon Ander Iriondo azpeitiarrak nahiz Aitor Salegi zestoarra. Lehen saioa Azkoitian izango da, bigarrena Errezilen eta hirugarrena Zestoan. Finala, berriz, martxoaren 16an izango da Azpeitiko Gaztetxean, eta sei bertsolari sailkatuko dira azken saio horretara. Bi urtez behin antolatzen du sariketa Erniarraitz bertsozale elkarteak.