113 ikertzaile elkartuko dira Ikertzaile Paleontologo Gazteen XVI. Topaketan, apirilaren 11tik 14ra. Hitzaldiak irekiak dira, eta Merkatu plazan erakusketa bat jarriko dute.
Gipuzkoa Zutik plataformak sustatutako Angula Ustelak elkartasun biraren barruan, hitzaldia eskaini zuten atzo Intxaurrandieta GHK-ko lehendakari ohiak eta Igor Meltxor kazetariak Zestoan. Azkoitira ere iritsiko da 'Angulak ustelak' solasaldia, hilaren 16an. Ostegunean epaituko dituzte Errazkin eta Intxaurrandietako Madrilgo Kontu Auzitegian, errauste plantaren kontratua eteteagatik.
EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk adostutako adierazpena kaleratu du udalak
Apirilaren 30a izango da goi mendizaletasunarekin lotutako egitasmoak aurkezteko azken eguna. Proiektu irabazleak 3.000 euro eskuratuko ditu.
Herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi dute, administrazioan bertan euskara normalizatzeko urratsak emateaz gain.
Erromeri denboraldiarekin jarraituz, 'Bide batez' musika taldearen emanaldia izango da Andatza auzoan.
Aiako Idi Probak Elkarteak antolatuta, harrijasotze txapelketa jokatuko da igandean. Hiru minutuko hiru txanda jokatuko dituzte harri jasotzaileek, eta kilo gehien jasotzen dituena izango da irabazlea.
Lau astez iraungo du herriz herriko sentsibilizazio kanpainak .Kalez kaleko sentsibilizazioa, hitzaldiak eta kolektiboentzako tailerrak izango dira. Aian izan ziren lehen saioak, atzo
4 urtetik gorako haurrentzat eskainiko du kontaketa, 11:00etan hasita, Aizkibel liburutegian. Doakoa izango da.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
egin zaitez HITZAkide