Hileko lehen igandetan zita finkoa izaten dute Alaken taldeko kideek Musika Plazan. Zarauzko zein beste herritako hainbat jarraitzaile fidel aritzen dira beraiekin dantzan. Alaken taldeko kide Goizane Arregi eta Jose Inazio Eliasekin aritu da solasean HITZA.
Bertsoa eta bakarrizketa uztartzen dituzte Ane Labakak eta Beatriz Egizabalek saioan. Emanaldia 22:00etan hasiko da, eta sarrera hiru euro ordaindu beharko da.
Biztanleriaren beherakadari irtenbidea ematea da proiektuaren helburua. Herriguneko aparkalekuaren ondoko berdegunean eraikiko dituzte etxebizitzak. Oraindik zehazteko dago alokairuan, alokairuan erosteko aukerarekin edo jabetzan eskainiko dituzten etxebizitzak; horretarako, interesatuei zer behar dituzten galdetuko diete.
Arroako bizilagunak orain urtebete izan ziren bidegorriaren proiektuaz galdezka Gipuzkoako Batzar Nagusietan, eta atzo berriz bertaratu ziren. Urtebetean ez dute aldundiaren Mugikortasun Sailaren erantzunik jaso, eta erakundeak proiektua egintzat eman duela salatu dute auzotarrek.
Tabakorik Gabeko Egunarekin bat eginik antolatu duten sentsibilizio egitasmoa da, eta Instagram bidez herrian topatzen dituzten zigarrokinen argazkiak igotzera animatu nahi dituzte gazteak.
Larunbatean, 10:00etatik aurrera, euskal produktuen eta artisauen azoka, animalien erakusketa, asto proba eta, lehen aldiz, Altuna harriekin norgehiagoka izango dira. Umeen txokoa, jan-edana eta musika ere ez dira faltako.
EAJren eta EH Bilduren aldeko botoekin onartu zuten mozioa; PSE-EEk aurkako boza eman zuen. Azkoitia Bai, berriz, abstenitu egin zen, "soilik herriri dagozkion gaietan" ematen duela iritzia argudiatuta