Lau eguneko ospakizunen ostean, azken egunera iritsi dira Azkoitiko Floreagako festak. Maiatzean sartzearekin batera, Gurutzetxoko XXXVI. Krosa egin dute beste urte batez festen azken egunean, eta, ohi bezala, ehunka umek hartu dute parte lasterketan.
Ostiral arratsaldean hasi ziren Floreaga auzoko festak, txupinazoarekin, eta ordutik ez dute etenik izan jaiek. Igandean, besteak beste, patata tortilla lehiaketa, triki-poteoa eta puzgarriak izan zituzten auzotarrek. Atzo, apar festa egin ostean, gaur dituzte azken ekitaldiak auzoan. Arratsaldean, Zelailuzeko zezenak eta pottokak eta buruhandiak izango dira, eta 20:00etan amaituko dituzte festak.
Ikusi gaur goizeko argazkiak, hemen: