Eloyren eta Zubiriren aurka neurtu dituzte indarrak Hernaniko Galarreta pilotalekuan, eta 40 eta 20 nagusitu dira Labaka eta Etxarri. Lehen aldiz irabazi du Promozio Torneoa Labakak, nahiz eta finala jokatu duen bigarren aldia izan gaurkoa.
Vielhan (Aran bailara, Okzitania) jokatu da Pedals de Foc proba, eta bertan erabaki da Europako txapelduna. Azpeitiarrak hamar ordu eta lau segundo behar izan ditu 213 kilometroko proba bukatzeko. Txirrindulariaren arabera, "lasterketa gogorra" izaten da Pedals de Foc, baina berarentzat, aurtengoan "bereziki" izan da neketsua. Amari eskaini dio garaipena Albizuk.
Bihar jokatuko dituzte partidak Lesakan (Nafarroa), 11:30ean hasita, eta finalak eta hirugarren eta laugarren postua eskuratzeko lehiak uztailaren 14an izango dira Iruñean. Bigarren taldean lehiatuko dira bi pilotari azpeitiarrak. Aramendik Ainhoa Urien abadiñarra izango du txapelketako bikote, eta Orbegozok Naroa Elizalde zubietarra.
Bi astetan bost egun greban eman ondoren eta enpresarekin akordiorik lortu ez dutenez, greba mugagabeari ekingo diote Azkoitiko Basarte industriaguneko enpresako beharginek astelehenean. Hitzarmen duin bat aldarrikatzen ari dira protestekin, eta "enpresaren jarrera oso ezkorra" izan dela diote langileen ordezkariek.
Lehen bi partidak irabazita, Gipuzkoako Herriarteko eskuzko lehiako txapela herriratzea lortu dute Ilunpeko pilotariek. Ataungo pilotariak 22 eta 3 menderatu dituzte Unai Alberdik eta Jakes Elosegik lehen partidan. Bigarrenean, berriz, 22 eta 8 nagusitu dira Gorka Iria Lehen bi partidak irabazita, Gipuzkoako Herriarteko eskuzko lehiako txapela herriratzea lortu dute Ilunpeko pilotariek. Ataungo pilotariak 22 eta 3 menderatu dituzte lehen partidan, eta bigarrenean, berriz, 22 eta 8 nagusitu dira. Hirugarrena galdu egin dute. Azpeitiko pilotariei gaurkoan ere ez zaie herriko zaleen babesik falta izan Donostiako Atano III.a pilotalekuan; izan ere, 600 bat azpeitiar bertaratu baitira frontoira. Udalak harrera egingo die 21:00etan pilotariei.
ETB1ek zuzenean emango ditu emakumezkoen estropada saioak gaur arratsaldean eta bihar eguerdian.