Bi astetan bost egun greban eman ondoren eta enpresarekin akordiorik lortu ez dutenez, greba mugagabeari ekingo diote Azkoitiko Basarte industriaguneko enpresako beharginek astelehenean. Hitzarmen duin bat aldarrikatzen ari dira protestekin, eta "enpresaren jarrera oso ezkorra" izan dela diote langileen ordezkariek.
25. urteurrena dela eta, egitarau berezia izango du aurtengo Kalerkik. Bost egun iraungo ditu, eta Amancay Gaztañagak zuzendutako 'A Lurpean' antzezlana aurkeztuko dute.
Gipuzkoan dauden organoen garrantzia aditzera emateko asmoa du jaialdiak. Mutrikun eta Deban ere izango dira kontzertuak; guztiak, uztailean
Frankok bi saio eskaini dizkie gazteei; atzo lehena eta gaur bigarrena.
Udalak udazkenean adjudikatu nahi ditu lanak, eta 16 hilabeteko epean egingo dituzte. Helburua da Errotaberrira eta Abendañora doazen ibilgailuek Frantsesbidea erabiltzea; izan ere, "horrek Azken Portuko auzotarren bizi kalitatea hobetuko luke", Aintzane Oiarbide diputatuak Xabier Txurruka alkateak azpimarratu dutenez.
Gaur arte sinatuta zuen kontratua 2021era artekoa zen, eta beste hiru urterako luzatu du Realarekin zuen hitzarmena. Gaur eguerdian sinatu du kontratu berria, Anoetako bulegoetan.
Lau urteko lanaren ostean, asteazkenean ikusiko du argia Aranzadik Udalarekin elkarlanean osatu duen liburuak. Udaletxeko bosgarren solairuko aretoan izango da ekitaldi irekia, 19:00etan hasita. Liburuan 177 herritarrek jasandako 250 giza eskubide urraketa jaso dituzte. Udalak azaldu duenez, "memoria berreskuratzeko eta egia jakiteko bidean, memoria hurbila ezagutzeko" sortu dute liburua.
10:00etan elkartuko dira plazan, eta Iñigo Urkullu lehendakariari eskutitza eskura emateko asmoa dute. Bestetik, datorren astelehenean bukatuko dituzte Azpeitiko pentsiodunek azken hilabeteetan astero egin dituzten elkarretaratzeak.