Ongi Etorri Baserrira egitasmoaren barruan hurbildu ziren adin guztietako hogei lagun Errezilera, Basabe Barrena bisitatzera. bertaratu zirenek baserriko lanen nondik norakoak ezagutu ahal izan zituzten. 'Naiz'-ek erreportajea kaleratu du bisita ardatz hartuta.
Irailetik ekainaren amaiera arte Zingira eskola txikia bada ere, uda sasoian kanpin izaera berreskuratu du, eta ostiralero kultur jarduera irekiak antolatuko dituzte
Bihartik igandera bitarte, Zumaian izango da euskal karpa ibiltaria. Azken sarrerak gaur 17:00etan lehiatilan salduko dituztela ohartarazi dute sare sozialen bitartez.
Urola Kostan, Lurraldebuseko langileek erabaki dute grebarekin bat egitea. Ostiralean, larunbatean, hilaren 20an eta 21ean egingo dituzte protestak, baina oraindik zehazteke dituzte eskainiko dituzten gutxiengo zerbitzuak
Ostegunetik igandera bitartean izango da txapelketa, eta azkoitiarrek izokinak euliarekin harrapatzeko modalitatean parte hartuko dute.
Egiaztatzeak 09:00etan egingo dituzte, Euskal Herria auzoko plazan, eta lehia 11:00etan hasiko da. Partaideek bederatzi zati osatu beharko dituzte, eta autoek ezingo dute orduko 50 kilometroren langa igaro.
Azpeitiarra joan den igandean hil zen Italian, moto istripu batean. Zapatuan izango da haren aldeko hileta elizkizuna, parrokian.
Larunbatean jokatuko dute proba, 18:00etan Plaza Berrian hasita. Orain arte, "uste baino jende gutxiagok" eman du izena. Ostiralera bitartean eman daiteke aurrez izena, eta egunean bertan ere izango da horretarako aukera.
Oñatz-Antzumarri-Aratzerreka ibilbidea egingo dute. Hilaren 17ra bitartean eman daiteke izena, jubilatuen elkartearen bulegoan. Irteerak 15 euroko prezioa du.