Gaurko jardunaldian pare hartu duten lagunek aukera izan dute urteetan zehar Iraurgi Berritzenekin lanean ari diren zenbait enpresen esperientziak entzuteko. Hain zuzen, Kimu Bat, Tecnicur, Domusa eta Alberdi Mekanizatuak enpresek azaldu dizkiete beren esperientziak Zestoako enpresetako kideei.
Hizarmenaren akordioa lortu dute gaur LAB, UGT eta CCOO sindikatuek eta Avitrans patronalak, eta greba bertan behera utzi dute. Horrenbestez, Gipuzkoako autobusen sektoreak hitzarmen berria du dagoeneko, eta bihar normaltasunez eskainiko dituzte autobus zerbitzu guztiak enpresek.
Harri bat poltsikoan haurrentzako liburua argitaratu du Zarauzko bizilagun Nerea Loiolak (Deba, 1985), idazle gisa kaleratzen duen lehena. Bere seme zaharrenak "oparitu" zion ipuina idazteko ideia, eta istorioak segurtasun gabeziaren inguruan hausnartzeko bide ematen du.
Udaleko Agenda 21ek doako saio gidatuak antolatu ditu aurtengo udako ere, herriko naturguneak eta babestutako eremuak ezagutzeko.
Egitasmoan parte hartu nahi duten lagunek izen-ematea aurrez nahiz egunean bertan egiteko aukera izango dute. Mendi martxa Aizarnatik hasiko da, eta 25 kilometro inguruko ibilbidea izango du.
Aurten 40 urte betetzen ditu Azpeitiko txistulari taldeak, eta Udaleko Festa Batzordeak erabaki du taldeko musikariei omenaldia egitea. Gainera, datorren udazkenean herrian egingo den Euskaraldia antolatzen ari diren ordezkariek ere izango dute txupinazoa botatzeko ardura.
Orioko gizonezkoen eta emakumezkoen traineruak bigarren postuan sailkatu dira Gipuzkoako Txapelketan
Ikastaroaren xedea da Kanpoan den Euskal Komunitatearen ekintzen gaineko eztabaida finkatzea. Bihar eskainiko dute bigarren saioa. Gorka Alvarezek inaugurazio ekitaldian esan duenez, "ezinbestekoa" da euskal diaspora ikusaraztea.
Hiru agintalditan aritu zen Azpeitiko Udalean, Eusko Alkartasunaren ordezkari gisa; Kirol batzordeburua izan zen, besteak beste. Izarraitz Igeri Elkartearen lehendakari ere izan zen urte luzez, baita Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren lehendakari ere.
Patronalak hitzarmena berritzeko "aurrerapausorik" eman ez duela eta, beharginek mobizlizazioetara eta grebara joko dute datozen hilabeteetan. Urola Kostan, ia egoitza eta eguneko zentro guztiak daude "blokeo egoeran".