Musika eta dantza emanaldia eskaini zuten atzo TikTara taldeak, Zumaiako Udal Musika Bandak eta Astindu dantza taldeak. Herritar ugari gerturatu zen Ondartxo plazara emanaldiaz gozatzera, eta musika erritmo biziek bultzatuta, dantzara ere irten ziren lagun batzuk.
'Gipuzkoako Hitza'k erreportajea argitaratu zuen atzo, ostirala, 'Azpeitia 1960-2017. Motibazio politikoz urratu diren giza eskubideak eta beste sufrimendu batzuk, Azpeitian eta azpeitiarrei gertatuak' liburuaz.
'Alde Zaharra' izango da aurtengo gaia, eta parte hartzaileak goizean zehar ariko dira lanean. Sari banaketa 14:30 aldera izango da.
Hemeretzi emanaldi ikusi ahal izan dira herriko kaleetan, Zarauzko Kalerki jaialdiaren barruan, eta horietan guztietan publiko asko egon dela adierazi du udalak.