Arroagoia auzoan prest dute Santio-Santanetako egitaraua
Zestoako Arroagoian ate joka dituzte Santio eta Santana festak, eta hango Festa Batzordeak prest du dagoeneko egitaraua. Hurrengo ostegunean, hilaren 26an, Santa Ana egunarekin batera hasiko dituzte jaiak, eta auzotarrek lau eguneko festak izango dituzte aurretik.
Ohi bezala, kirol saioek, umeentzako ekitaldiek nahiz musika emanaldiek osatuko dute egitarauaren zati handia, eta jan-edanak ere ez du hutsik egingo. Besteak beste, hilaren 28an, herri afaria egingo dute auzoan, Joxe Ramon Akulu bertsolariak eta trikitilariek girotuta. Hara joateko txartelak dagoeneko eros daitezke ohiko lekuetan. 24 eurotan eskuratu daitezke txartelak, eta 18 urtetik beherakoek 14 euro ordaindu beharko dute.
UZTAILAK 26, OSTEGUNA, SANTA ANA EGUNA.
– 10:30ean: Txupinazoa.
– 11:00etan: Meza nagusia.
– Ondoren: Itxaropena dantza taldea.
– Jarraian: Adinekoentzako hamaiketakoa Herri-etxe elkartean. Tartean, bingoan jokatzeko aukera izango da.
– 16:30ean: Ume jolasak (izen ematea 16:00etan) eta txokolatada plazan.
– 18:30ean: Zezen txikiak eta poniak Lopene ganadutegiaren eskutik.
– 20:30ean: Umeentzat afari musikatua.
– 22:30ean: Erromeria goizaldera arte Izer eta Alabier taldeak alaiturik.
UZTAILAK 27, OSTIRALA, SANTANA II.a
– 12:00etan: Haurrentzako margoketa.
– 18:30ean: Arroabeko batukada.
– 19:00etan: Herritarren arteko kirolak frontoian, Batukadarekin: Txinga, trontza, soka- tira…
– 21:45ean: Parrazta taldearen kontzertua.
– 23:30ean: Erromeria Kupela taldearekin.
– Jarraian: Dj Pajaritoren emanaldia goizaldera arte.
UZTAILAK 28, LARUNBATA.
– 11:30ean: Haur eta gaztetxoentzako Puxka Muxka Zirkusekin Zirko eskola txikia emanaldia, frontoian.
– 12:00etan: Bizikleta proba II. Igarategi igoera.
– 17:00etan: Zestoako VIII. Trikitilari Gazteen txapelketa.
– 19:00etan: Asto probak: Pello Etxabe eta Artabilla.
– Jarraian: Trikipoteoa.
– 21:00etan: Herri afaria Joxe Ramon Akulu bertsolariarekin eta trikitilariek lagundurik.
– 23:30ean: Imuntzo eta Beloki trikitilari taldearen emanaldia.
– Ondoren: Goizaldera arte, Dj Olberren emanaldia.
– 06:00etan: Txokolatada eta gaupaseroen argazkia.
– Jarraian: Karroza baserriz baserri.
UZTAILAK 29, IGANDEA.
– 10:00etan: Meza.
– 11:00etan: Patata tortilla lehiaketa. Tortillak 10:30erako eraman behar dira Herri etxe elkartera.
– 11:15ean: Idiakaitz txistulari taldea eta Zestoako albokariak.
– Jarraian: Sagardo Lehiaketa. Partaideak: Olaberri, Azketa, Igartza-Haundi, Etxeberri, Zelaikua, Azketaerrota eta Haritza.
– 12:00etan: Binakako esku pilota finalak. Emakumezkoetan: Araitz Eizagirre eta Nora Mendizabal, Maddi Unanue eta Naroa Agirreren aurka. Gizonezkoetan: Eizagirre eta Anguaga, Agirre eta Sasiainen aurka.
– 16:00etan: Josu Arrietaren omenez parapente txapelketa.
– 18:30ean: Karmelo Matrakaren omenez herri kirol saioa: Harri jasotzaileak: Idoia Etxeberria eta Gorka Etxeberria, Imanol Mujika eta Mikelaren aurka. Aizkolariak: Iker Vicente eta Txomin Orbegozo, Ruben Saralegi eta Eneko Saralegiren aurka modalitate ezberdinetan.
– 22:00etan: Arroako jaietako argazki proiekzioa, eliza atarian.
– 22:30ean: Erromeria Irari eta Amets trikitilariekin.
– 00:00etan: Otarraren zozketa eta hirugarren argazki lehiaketaren sari banaketa.