Irailaren 9a bitartean, 21 egunetan izango da herriko kultur ondarea ezagutzeko parada, 'Ezagutu Azkoitiko altxorrak' egitasmoaren barruan.
23 sagardogile, 27 gaztagile eta zazpi etxaldetako ehundik gora abelburu lehiatuko dira zapatuko festa egunean.
PSE-EEko zinegotzi Janire Igoaren aburuz, lan "ezinhobea" egin dute bi aldeek, "langileen interesak defendatuta lor zitekeen akordiorik onena" erdietsi dutelako.
Udalari jakinarazi dionez, hainbat arazo tarteko lehendakaria ez da abuztuaren 1eko ekitaldi instituzionaletan izango. Haren ordez nor etorriko den ez du jakinarazi gaur-gaurkoz Eusko Jaurlaritzak. Ez da Urkulluk huts egingo duen aurreneko aldia; izan ere, 2015ean ez zen Azpeitian izan, Boiseko (Idaho) jaialdi batean zelako.
Abuztuaren 1ean egin ohi duten Emakumeak Plazara egitasmoan emakumeen arteko jolasak egingo dituzte aurten. Plaza emakumeak "aske eta eroso" sentitzeko eta ondo pasatzeko leku bat izatea nahi dute. Ginkana feministan parte hartzera animatu nahi dituzte emakumeak. Aurten, eraso sexisten aurrean erantzuten laguntzeko brigada feministak antolatu dituzte. Balizko erasotuari lehen harrera egitea izango da brigadaren egitekoa.
Marea Arroxak 17:00etatik 20:00etara jarriko du mahaia sanagustinpean, eta bertan egongo dira salgai bazkarirako txartelak zein kamiseta arroxak. Hitzordu hori ez ezik, eraso sexisten kontrako protokoloa azaltzeko batzarra deitu du festa herrikoien aldeko batzordeak gaur arratsalderako.
Bihar hasiko dituzte Azpeitian San Inazio jaiak, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko eguna ospatuz. Abuztuaren 2ra bitartean izango da herrian zer ikusi eta zertaz gozatu. Erasorik gabeko jaiak aldarrikatu ditu udalak.
Herritarrek erakutsitako "konpromisoari eta elkartasunari" esker, Orbegozori eta Hach Embareki ezarritako 23.663 euroko isuna dagoeneko ordaindu dutela jakinarazi zuen atzo, asteazkena, Eleak-Libre mugimenduak. Bi lagunek hitza hartuko dute bihar Kalera afariko ekitaldian, erakutsi dieten babesa eskertzeko.