Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Aia
      • Aizarnazabal
      • Azkoitia
      • Azpeitia
      • Beizama
      • Errezil
      • Getaria
      • Orio
      • Zarautz
      • Zestoa
      • Zumaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Herriak
    • Aia
    • Aizarnazabal
    • Azkoitia
    • Azpeitia
    • Beizama
    • Errezil
    • Getaria
    • Orio
    • Zarautz
    • Zestoa
    • Zumaia
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Iritzia
  • Agenda
    • Egutegia
    • Zerrenda
    • Gaur
  • Gehigarriak
    • HARA!
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Sagardo, gazta eta ganadu lehiaketak ardatz izango ditu Azpeitiko Baserritarren Egunak

Azpeitia
GizarteaJaiak

23 sagardogile, 27 gaztagile eta zazpi etxaldetako ehundik gora abelburu lehiatuko dira zapatuko festa egunean.

2018/07/26
Urola Kostako Hitza
Baserritarren Eguneko txapelketak atzo aurkeztu zituzten, Añotan. (Mailo Oiarzabal)

Baserritarren Eguneko txapelketak atzo aurkeztu zituzten, Añotan. (Mailo Oiarzabal)

Ezohiko egunean baina ohiko osagarriekin ospatuko da aurten Baserritarren Eguna. Santio egunez ospatu ohi den festa egunez aldatu dute aurten, uztailaren 25a astegun izan delako. Horrela, etzira, zapatua, atzeratu dute sagardo, gazta eta ganadu lehiaketak ardatz izango dituen eguerdi parteko festa; eta atzo, Santio egunez, hain zuzen ere, aurkeztu zituzten aurtengo hiru lehiaketen xehetasunak Añota sagardotegian. Jarraian egindako 46. edizioa beteko du zapatuan Azpeitiko Sagardo Txapelketak, eta aspaldiko urteetan bezala, 23 sagardogilek parte hartuko dute, plazaren bueltan dauden arkuen adina. Parte-hartzaileen artean aldaketa bakarra izango da aurreko urtearekiko: Astigarragako Astarbek ezingo du etorri, eta Usurbilgo Urdairak hartuko du haren lekua. Aburuza (Aduna), Alorrenea (Astigarraga), Altzueta (Hernani), Añota (Azpeitia), Astiazaran (Zubieta, Donostia), Aulia (Legorreta), Barkaztegi (Martutene, Donostia), Begiristain (Ikaztegieta), Igeldo (Igeldo, Donostia), Egi-Luze (Errenteria), Etxeberria (Astigarraga), Gaztañaga (Andoian), Herrerue (Astigarraga), Lizeaga (Astigarraga), Oiarbide (Astigarraga), Otsua-Enea (Hernani), Petritegi (Astigarraga), Ola (Irun), Rezola (Astigarraga), Sarasola (Asteasu), Izeta (Aia) eta Zabala (Aduna) dira zerrenda osatuko dutenak. 12:00etan hasiko da txapelketa. Iaz bezala, aurten ere sariketa bakarra izango da, epaimahaiaren iritziak erabakiko duena; eta sariak ere iaz estreinatu zituzten berdinak izango dira, Mikel Sanjuanek egindakoak. Plazaren bueltan jarriko diren lehiakideen postuetan sagardoa dastatu nahi duten herritarrek edalontzia erosi beharko dute, 3 eurotan; horren truke, nahi adina sagardo dastatzeko aukera izango dute. Ohi bezala, gauerdian hasita plazan bertan erreko duten Eusko Label txekorraren eta hegaluzearen pintxoak ere aukeran izango dira plazan txapelketaren garaian, pintxo bakoitza 2 eurotan; aurten ere, pintxoekin jasotako dirua garapen bidean diren herrialdeetan proiektuak garatzeko bideratuko da. Goikabi eta Landeta elkarteek antolatu dute aurten ere sagardo txapelketa, Udalaren eta Gipuzkoako Sagardozaleen Elkartearen babesarekin. Sagardoarena da Azpeitiko Baserritarren Egunean sona handiena duen lehiaketa, baina gaztarena ere indartzen ari da urtetik urtera. Horrela, aurten 27 izango dira XX. edizioan parte hartuko duten Idiazabal jatorriko gaztagileak, Hego Euskal Herriko lurralde guztietatik etorritakoak. Eta bi urtez behin izaten den moduan, Euskal Herriko Blonda Txapelketa ere jokatuko da aurten Baserritarren Egunaren barruan. XXIII. edizioan, ehundik gora behi, idisko eta txekor izango dira ikusgai Zelai Luzen; aurten, lehen aldiz, karpa azpian jarriko dute ganadua. Zazpi etxaldetako abelburuak dira lehiatuko direnak, tartean Azpeitiko Agite eta Eizmendi baserrietakoak. 10:00etatik aurrera martxan izango da ganadu txapelketa. Festaren egun aldaketak “ez duela eraginik izango” eta “herritarrek erantzungo dutela” uste du Eneko Etxeberria alkateak, eta iritzi berekoa da Xebastian Lizaso ere. Biek hartu zuten hitza atzoko aurkezpenean, Gorka Elortza Euskadiko Blonda Federazioaren koordinatzailearekin eta Mikel Ibarzabal Udaleko Festa batzordeburuarekin batera.

Zapatuko egitarau osoa

Baserritarren Egunaren osagai nagusiak ez dira izango zapatuko festa hitzordu bakarrak, ezta gutxiago ere. Goizean jokatuko dituzte Frontoi Txikian Cesar Valverderen omenezko pilota txapelketaren finalak; Nafarroako bandera omentzeko ekitaldia ere egingo du, besteak beste, Azpeitiko Napar Zuzterrak taldeak; eta Demode Quartet taldearen kontzertuarekin bukatuko da eguna, 23:00etan. Hona hemen, etziko egitarau osoa: 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara. XXXVI. Usakume tiraketa Odria auzoan. 10:00. Nafarroako banderari omenaldia egin aurretik, zapi eta bandera banaketa Soreasuko Dinamoan. Ondoren, Perez Arregi plazan kokatuko dira kalejira hasteko. 10:30. Goiz eresia, Udal Musika Bandarekin eta Izarraitz txistulari taldearekin. 10:30. XXXIV. Cesar Valverde Pilota Txapelketaren finala, Frontoi Txikian. 10:30. Nafarroako banderari omenaldia, Perez Arregi plazatik abiatuta. 11:00. Euskal Herriko Blonda Txapelketa. 11:00. XX. Gazta Txapelketa, plazan. 12:00. XLVI. Sagardo lehiaketa, plazan. 12:00. Txekor erre eta hegaluze dastaketa. 12:00. Unai Agirre, Iker Zubeldia eta Sebastian Lizaso bertsolarien emanaldia, Lutxurdio eta Berastegi trikitilariek lagunduta. 14:30. Bazkaria Sanagustinen, Napar Zuzterrak taldean antolatuta. 17:30. Kantuz alpargata dantza, plazan. 23:00. Demode Quartet taldearen emanaldia, plazan.

Urola Kostako albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

 

Hara!

Urola kosta

HARA! Ibai Eder urtegiaren edukiera %80,9 dago beteta

2022/08/10
Julene Frantzesena
Urola kosta

HARA! Duchenne gaixotasunari buruzko dokumental batean parte hartuko du Iren Reyes azpeitiarrak

2022/06/02
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Inazio Olazabal eta Igone Arruti beizamarrak elkarrizketatu dituzte Euskadi Irratian

2022/04/17
Ihintza Elustondo
Urola kosta

HARA! Migel Angel Uzkudun 'Anbu', ETB1eko 'Sukalerrian' saioan

2022/04/13
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Iker Ezama elkarrizketatu dute 'Eugeniren txokoa' kanalean

2022/02/17
Ihintza Elustondo
Urola kosta

HARA! Erik Balentziaga eskubaloi jokalari zarauztarra, 'Helmuga' saioko protagonista

2022/02/14
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Alaia Juaristi, Olinpiar Jokoen atarian Basque Teamek egindako bideoan

2022/02/02
Julene Frantzesena
Urola kosta

HARA! 'Koiteretzia' liburuaz hizketan aritu da Iñaki Segurola ETB1eko 'Artefaktua' saioan

2022/01/30
Anartz Izagirre
Urola kosta

HARA! 1958an Zestoan izandako tren istripu bat, irudietan

2022/01/26
Anartz Izagirre
Urola kosta

HARA! Julen Azpiazu modelo azpeitiarra, Milango Modaren Astean

2022/01/18
Urola Kostako Hitza
  • 943 89 00 17 / 943 81 38 41
  • urolakosta@hitza.eus
  • Araba kalea 25, 20800 - ZARAUTZ
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.