Aurresku txapelketa, binakako dantza txapelketa eta bikote gazteen dantza txapelketa
Telmo Lisbona, Julian Berasategi, Jose Antonio Aizpurua, Angel Goikoetxea, Andres Hernandez eta Jose Mari Azkue pilotari ohiak omendu zituzten atzo Zumaian jokatutako finaletan.
Partidak Internetez ikusi nahi dituztenek 2,99 euro ordaindu beharko dute norgehiagoka bakoitzeko. Garmendipen jokatutako partidak soilik emango dituzte sarean. Lagun Onakek Bermeo hartuko du bihar Garmendipen, 18:00etan hasita.
211'5 punturekin, zuzenean finalerako sailkatzea lortu zuen. Aitor Salegi zestoarrak egin zuen bigarren, eta Danel Olano getariarrak hirugarren postua eskuratu zuen. Gaur izango da sariketako bigarren kanporaketa saioa, 22:00etan Imanol Urbieta musika eskolan.
Astegunetan goizez zein arratsaldez irekiko dute Enparan Dorretxeko liburutegia, 09:30etik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara. Zapatuetan, aldiz, goizez bakarrik izango da zabalik.
Azkoitiko Txalintxo tabernan hitzordu berezia dute bihar. Arratsaldean hasita, 200. DJ festa egingo dute Txalintxon, eta goizaldera arte luzatuko da jaia. Orotara, 25 DJ izango dira musika jartzen, eta horietako bat da Eneko Iglesias (Azpeitia, 1998). Musika elektronikoaren inguruko zaletasunaz, bere bizipenez eta aurrera begirako asmoez hitz egin du 'Enesound'-ek.
'Berria' egunkariak Intza Unanueri egindako elkarrizketa argitaratu du. Olatz Zugastirekin eta Benito Lertxundirekin egin ditu lehen urratsak oriotarrak abeslari gisa. Bakarkako bideari ere ekin dio orain, "bat-batean"; ukelelea hartu eta "ametsari" jarraika abiatu da.
Donostiako Zinemaldiaren barruan banatzen da Euskal Zinemaren Irizar Saria, eta zarauztarrak zuzendu du Margolaria lana, Iker Treviñorekin batera.