Aurreko astean hasi zen XXX. Udako Musikaldia. Egitarauaren barruan, larunbatean ipuin kontaketa musikatua eskaini zuen Saioa Aizpuruak, eta Ane Artetxe harpa-jotzaileak eta bi txalapartarik girotu zuten. Bigarren ipuin kontaketa bat egongo da abuztuaren 25ean, Amaia Puin eta ipuin kontalariaren eta Itziar Lertxundi biolontxelo-jotzailearen eskutik.