Gizarte langile eta formazio teknikari postuetarako izena eman nahi dutenek Lanbidera jo beharko dute azaroaren 16a baino lehen. Lanpostuen iraupena sei hilabetekoa izango da.
Azkoitiko Udalak eta Urola Erdiko Mankomunitateak idatzi bat jarri dute arazoak izan diren auzoetako etxepeetan. Bertan nabarmendu dutenez, hondakinak ibaira botatzen dituenak 2.000 eta 10.000 euro arteko isuna jaso dezake.
Zapatuan bertan behera geldituko dira anbulatorio pareko, Julian Elorza etorbideko eta Burdinbidearen Euskal Museoko autobus geltokiak, 18:45etik 19:30era. Ordu tarte horretan sahiesbidean geldituko dira autobusak.
Bertsolaritza tailerra egingo dute eguna hasteko, eta segidan, Hezkuntza, dominazio kapitalistan hitzaldia eskainiko dute. Jardunaldia amaitzeko, gaiztakeri tailerra egingo dute Herri Eskoletara animatzen diren lagunek.
Apustu etxera sartu eta protesta egin zuten atzo 50 bat herritarrek, eta herrian halako lokalik ez dutela nahi aldarrikatu zuten. Elkar-ekin taldeak berretsi du presio soziala egiten jarraituko duela aurrerantzean ere, eta herritar guztiei dei egin die mobilizazioetan parte har dezaten.
Azpeitiarra Zuzenbidean lizentziatua da, eta Azpeitiko Udaleko administrazio orokorreko teknikaria eta giza baliabideen arduraduna da gaur egun. EH Bilduk azaldu duenez, Alkortak "eskarmentua" du udal kudeaketan, eta EH Bilduren "aniztasuna" islatzen duen pertsona da. Zerrendaburuak adierazi du Azpeitia bezalako "herri integratzaile eta ireki" baten aldekoa dela, eta EH Bilduk urteotan egindakoaren bidean jarraitzeko asmoa agertu du. Proiektu berriei ekiteko "gogoz" aurkeztuko da hauteskundeetara.
2017-2018 denboraldian 160.000 euroko laguntza eman die udalak, aurreko bi urteetan bezala, eta hitzarmena positiboki baloratu du Esteban Collantes ZKEren presidenteak. Gaur sinatu dute hitzarmena. Bestetik, Xabier Txurruka alkateak jakinarazi du abenduan hasiko direla Lizardiko kirol pabilioiaren obrak.
Parte hartzaileek idatzitako testu laburretatik eta material autobiografikoetatik abiatuta, irudi fisiko poetikoen sorkuntza praktikatuko dute.Tailerrean parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, 'abengoetxea@kulturaz.eus' helbidera idatzita. Azaroaren 5ean, 6an eta 7an eskainiko dituzte saioak, eta orotara 12 ordu iraungo du ikastaroak.
Itziar Oiarzabal Imanol Elias zenaren alargunak gutuna idatzi du larunbatean taularatu zuten Matxinada herri antzerkiaren harira. Oiarzabal aktore lanetan aritu zen, eta bere senarra zenak idatzitako testua oinarri hartuta osatutako ikuskizunean parte hartu zuten guztiei eskerrak emateko baliatu du gutuna.
Nafarroa hegoaldeko euskalgintza laguntzeko Errigoraren kanpainak bosgarren urteurrena du. Saskiak eskatzeko garaia da.
Apaizetxearen gaineko hirigintza hitzarmenari alegazioak aurkeztu eta Zestoako alkateak "prentsan egindako adierazpenak gezurtatu" nahi izan dituzte elkartekoek.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
egin zaitez HITZAkide