Denbora neurtuz egitasmoaren harira, Berdintasunerako tresna berria izenburupean solasaldia eskaini zuen Fabian Mohedanok asteartean, Sanagustin kulturgunean. Katalunian sortutako Reforma horaria ekimenaren sortzailea eta sustatzailea da Mohedano. Haren aburuz, lana eta denbora erabat erlazionatuta daude, eta uste du ordutegien erreforma ezinbestekoa dela pertsonen ongizatea hobetzeko.
Azpeitiarra EAJren udal taldeko zinegotzia da 2015az geroztik. EAJk garrantzia eman dio datorren urteko hauteskundeetarako hautagaia emakumea izateari. Etxeberriak esan duenez, "arduraz eta ilusioz" hartuko du "Azpeitiarentzat eta azpeitiarrentzat" lan egiteko erronka.
Urriaren 28an eskainiko dute El Rey Leon musikalean oinarritutako ikuskizuna, Soreasu antzokian, eta 19:00etan bigarren emanaldia izango da. Sarrerak eros daitezke dagoeneko.
Bi taldeen arteko hitzarmen bati esker, Amenabar taldeko jokalari batzuek astean behin Irungo taldearekin entrenatzeko aukera izango dute.
Aurreko urteko kanpainari buelta eman, eta boluntarioekin jarduten diren elkarteei Atzegirekin lan egiteko deia egin diete.
Errentagarriak ez direlako edo jarduerarekin jarraituko duen inor topatu ez dutelako, azken urteetan denda txiki batek baino gehiagok itxi behar izan ditu ateak. Badira, ordea, eskutik eskura pasatuta mende erditik gora dirauten komertzioak ere. Gipuzkoako Hitzak familiako negozioen inguruko erreportajea egin du, eta besteak beste, Azpeitiko Valverde drogeriaren eta Estanko Txikiaren jabeekin hitz egin du.
Agirrek sortu duen istorioa Belle Époque garaian kokatzen da, eta Zestoako bainuetxea da kontakizunaren abiapuntua. Atzo aurkeztu zuen lana Donostiako Elkar aretoan. Elkar argitaletxearen arabera, "dotoreziaz eta xalotasunez" kontatzen du Agirrek istorioa.
Ibon Imazen omenezko 23. txapelketa izango da aurtengoa. Larunbatean hasiko dira lehiatzen kategoria baxuenekoak, eta igandean izango dira finalak.
Hirugarren diskoa kaleratu du Buffalo talde zarauztarrak. Mahai analogikoa erabili dute grabatzeko, eta zuzenekoak eskaintzen ari dira. Hurrengo hitzordua Zumaian dute, hilaren 12an.