Tanzaniako Errepublika Batuan lehen sektorean lan egiten duten bost emakume Azpeitian eta Errezilen izan ziren atzo. Azpeitiko Azoka Plazaren barruan kokatuta dagoen Elikagunea eta Errezilgo Azoka proiektuak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten.
Baratzetik merkatura proiektuari esker daude emakume horiek Euskal Herrian urriaren 1az geroztik, eta igandean itzuliko dira beraien herrialdera, baina egunotan lehen sektoreko hainbat proiektu ezagutuko dituzte, han lehen sektorean bizi duten errealitatea “oso desberdina” delako.
ASPEGI Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako proiektua da
Baratzetik merkatura, eta ASPEGIko ordezkariek azaldu dutenez.