Zapatuan hasiko dira ia hilabete iraungo duten antzerki topaketak, Imanol Elias antzerkigile eta historialariak idatzitako Matxinada obraren estreinaldiarekin. Hori ez da izango Azpeitian estreinatuko den antzezlan bakarra. Gainera, haurrei zein helduei zuzendutako denetariko obrak izango dira ikusgai eta ez da musikarik nahiz dantzarik faltako. Izan ere, bi elementu horien presentzia nabarmena izango da ia obra guztietan. Aurten, aurrenekoz, sormena hauspotzeko xedearekin Sormen Astea antolatu dute. Topaketen barruan, beste urte batez, Antzerki Alternatiboaren Zikloa iritsiko da Gaztetxera.
Bizkaiko Lapatx Films ekoiztetxeak ondu du lana. Benetako istorio batean oinarritutako thriller generoko filma da. Goiz Eder Iturain aktore zumaiarrak ere parte hartu du bertan.
Asteartean Zarautzen izan zen Ibon Zugasti (Tolosa, 1976) ZarautzOnek antolatutako hitzaldian. Prospektikerren aritzen da lanean, eta azken urteetan Millenium nazioarteko proiektuko ikerketa lanetan aritu da buru-belarri. Etorkizun hurbilean teknologiaren garapenak gizartean izango duen eragina izan zuen hizpide hitzaldian.
ELAk deituta, hiru eguneko greba hasi dute gaur Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek. Zumaian elkarretaratzea egin dute gaur goizean, hitzarmenak berritzeko negozioazioak “blokeatuta” jarraitzen duela salatu eta akordio horiek berritzea eskatzeko.
Udalerriko landa eremuaz egin duen azterketaren emaitzak eta ekintza planaren zirriborroa aurkeztu ditu Urkomek. Planari ekarpenak egiteko epea irekita dago.
Arremanitzeko kidea da Ibon Arrizabalaga de Mingo. 20 urte daramatza ikastetxeetan eta bestelako taldeetan generoaren inguruko heziketa lanetan, eta egungo gizartearen inguruan badauka zer esanik.
Zarautzen aurkeztu dute eskualde mailako Urolapiko proiektua, bertako ekoizleen eta erabiltzaileen arteko lankidetza ehuntzeko helburua duena. Egun, Lakari eta Hiritik At kooperatibek, bertako zazpi ekoizlek, Urkomek eta Urola Kostako Udal Elkarteak osatzen dute Urolapiko. Proiektu pilotua martxan da jada, Zumaiako Zumaiene ikastetxeko jantokian.
Ismael Akrekez Ruiz zumaiarra desagertuta dago irailaren amaieratik. Arrasateko San Juan de Dios ospitale psikiatrikotik ihes egin zuen irailaren 30ean, eta Zumaian ikusi zuten azkeneko aldiz.
Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak azaroaren 15ean eskainiko du solasaldia, OstegunOn saioen barruan.