Aurten 25 urte bete ditu Gipuzkoako Erlezainen Elkarteko kide batzuen ekimenez hasitako bideak —urteurrena ospatzeko, Eleak Loretan jardunaldia antolatu zuten joan den astean, Getarian, Giez-Berri enpresan—. Hona hemen Gipuzkoako HITZAk gaiaren inguruan landutako erreportajea.
1977an eman zuen lehen pausoa Kilometroak jaiak, Beasainen eta Lazkaon, eta, 41 urte geroago, aro baten amaiera irudikatuko dute hurrengo urtean, Zarautzen, Salbatore Mitxelena ikastolaren eskutik. Hona hemen Gipuzkoako HITZAk Nerea Altxu Kilometroetako koordinatzaileari egindako elkarrizketa.
Zazpi bertsolari kultur adierazpide desberdinetako sortzaileekin jarri ditu jolasean Lankuk. Horren emaitza da 'Buruz buru', zazpi liburuxkaz osatutako kutxa.
Udalak adierazi duenez, batez beste, 300-350 ikus-entzule izan dira antzerki obretan. Topaketek gorako "pauso garrantzitsua" egin dutela adierazi du Udalak, urteotako topaketa "luzeenak eta emankorrenak" izan direlako. Josu Labakak eskerrak eman dizkie herritarrei, antzezleei nahiz topaketak antolatzen aritu diren teknikariei.
Abenduaren 15ean egingo dute azoka, eta askotariko eskaintza aurkitu ahal izango da bertan: bertako produktuak, jan-edaneko postuak, bigarren eskuko azoka... "Txikitik eta auzotik" eragitea da antolatzaileen helburua.