Julen Alonsok 'Sutan dantzan' bere lehen diskoa argitaratu du. Abenduak 5etik 9ra Durangoko Azokan izango da oriotarra, Goienkale 46. postuan. Gainera, internet bidez eta hainbat saltokitan ere erosi ahal izango da 'Sutan dantzan' lana.
Abenduaren 15ean egingo dute azoka, eta askotariko eskaintza aurkitu ahal izango da bertan: bertako produktuak, jan-edaneko postuak, bigarren eskuko azoka... "Txikitik eta auzotik" eragitea da antolatzaileen helburua.
Elan-Euskadik antolatutako solasaldian izango da bihar Antonio Pampliega (Madril, 1982) gerra kazetaria. Getariarrei gerra zer den «filtrorik gabe» erakutsi nahi die berak.
EAJk aurkeztu du idatzia, eta alderdi horren, EH Bilduren eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu dute adierazpena. Euskararen alde, "kontzientzia ahalegin sendoa" egin behar dela nabarmendu dute, besteak beste.
Duela bi aste jarri zituzten salgai urtarrilaren 25eko kontzerturako sarrerak, eta dagoeneko 400 txarteletik gora saldu dira. Orotara, 120 sarrera inguru gelditzen dira, Kulturazek jakinarazi duenez. 2019ko Kultur Bonoa abenduaren 12an jarriko dute salgai.