'Oteiza batetik bestera' hitzaldia emango dute Tabakaleran Oskar Alegriak eta Bernardo Atxagak
Abenduaren 27an izango da saioa, Z aretoan. Atzo ere artista oriotarra gogora ekarri zuten Tabakaleran, 'Jorge Oteiza Sao Paulon. 60 urte Bienalean izan zuen garaipenetik' hitzaldiaren bidez.

Abenduaren 27an, osteguna,
Oteiza batetik bestera hitzaldia emango dute Oskar Alegriak eta Bernardo Atxagak, Donostian. Saioa Tabakalerako Z aretoan izango da, 19:00etatik aurrera, eta sarrera doakoa izango da.
Atzo ere artista oriotarra gogora ekarri zuten Tabakaleran, Jorge Oteiza Sao Paulon. 60 urte Bienalean izan zuen garaipenetik hitzaldiaren bidez, Sao Paulon jaso zuen nazioarteko sariaren 60. urteurrenean.
Urriaren 16an ere Oteiza izan zuten hizpide Atxagak eta Alegriak,
Oteizarekin batetik bestera hitzaldia eman baitzuten Orion. KARKARAk eta Orioko Udalak elkarlanean antolatu zuten saioa. Hitzaldia ardatz hartuta, irratsaio ederra egin zuten Euskadi Irratiko
Lizardiren baratza tartean. Entzuteko, egin klik
hemen.
Urola Kostako albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide