San Telmo Museoan agerraldia egin dute Elkano Fundazioko zenbait ordezkari politikok, 2019-2022 eperako programazioaren zati bat iragartzeko. Lankidetza sareak sortzeaz gain, etorkizunerako ondarea uztea du helburu fundazioak.
Lardizabal guraso elkarteak, Aiako gazte asanbladak eta Aiako Kirol Elkarteak Gabon jaiei begirako egitarau zabala antolatu dute Aian, udalaren babesarekin. Abenduaren 21ean emango diote hasiera, eta urtarrilaren 5era bitartean izango dira ekimenak. Hona hemen egitaraua osorik.
Emakumezkoen kategorian, IDK Gipuzkoa taldeko Sara Iparragirre eta Maria Eraunzetamurgil saskibaloiko jokalariek eta Azu Muguruza entrenatzaileak eskuratu dute saria.
Urrezko Aizkolari eta Gabonetako Harri-jasotze kopen finalak jokatuko dira Urtezahar egunean. Eskualdeko hiru finalista badira dagoeneko, eta beste hiruk aukerak dituzte.
2015az geroztik, EH Bilduren Azkoitiko udal taldeko zinegotzia da. "Gogoz eta ilusioz, baina errespetuz" hartu du ardura. Udal kudeaketan herritarren partaidetza sartzea du xede koalizioak.
Finalerdietako bi partidak abenduaren 21ean izango dira, eta finala, berriz, hilaren 28an. Txapelketa guztia Zumaiako Aitzuri frontoian jokatuko da.
Adimen artifizialaren bidez eta sare neuronaletan oinarrituz, euskararen eta gazteleraren arteko itzulpen automatikorako sistema berria sortu dute, Modela izenekoa. Tresna berritzailearen sortzaile eta arduradunetako bat da Itziar Cortes zarauztarra.