Jostailu bilketa egingo dute Azkoitiko parrokian abenduaren 26an eta 27an
Urtero legez, jostailu bilketa egingo dute ume denek berea jaso dezaten. Azkoitiko Caritasek eta Parrokiako Pastoraltza Kontseiluak jasoko dituzte.
Jostailu bilketa egingo dute Azkotian hilaren 26an eta 27an. Parrokiako Kantzelera joan beharko da bertako arduradunari egoera onean dauden jostailuak eramatera, 09:00etatik 12:00etara. Urtero legez, jostailu bilketa egingo dute ume denek berea jaso dezaten. Azkoitiko Caritasek eta Parrokiako Pastoraltza Kontseiluak jasoko dituzte jostailuak.
Jostailuak jasotzeko eguna, berriz, abenduaren 28a izango da, 09:00etatik 12:00ak bitartean.