Ikusi hemen haurren eta helduen Orioko San Silvestre lasterketako irudi bilduma
Gaur Gabon Zahar eguneko San Silvestre lasterketa egin dute Orion. 11:30ean, haurren proba abiatu dute, eta 12:00etan helduena. Azken honetan Aritz Lizarralde oriotarra eta Nerea Mujika zarauztarra izan dira azkarrenak. Dena dela, umorez beteta urteko azken kirol hitzorduan parte hartu duten herritar guztiak zoriondu dituzte antolatzaileek, denak izan baitira gaur txapeldunak.
Ikusi haurren Orioko San Silvestre lasterketako galeria osoa
Ikusi helduen Orioko San Silvestre lasterketako galeria osoa