Bermeo eta Oion lotzen dituen GR-38 ibilbidea osatuko dute aurten mendizaleek, iazko Azpeitia-Bilbo eta 2017ko Azpeitia-Hazparne egitasmoen ildo beretik. Zortzi etapatan egingo dituzte ibilbidearen 166 kilometroak azpeitiarrek.
"Urtero legez, zumaiarrak elkarlanaren adibide izan dira Gabonetan eta ehunka boluntario, elkarte eta eragileri esker, Gabonetako egitarau oparoa aurrera eraman ahal izan da”, azaldu dute udaletik.
Lubaki gatazka guneetan espezializatutako argazkilari urretxuarra da. Zestoako F11 argazki elkarteak antolatuta, argazki emanaldia eskainiko du urtarrilaren 16an, eta ikastaroa emango du hilaren 17an eta 19an.
Bi pieza sortu eta taularatu ditu azkenaldian Ainhoa Alberdi aktore zarauztarrak: Eskeleto Anderea eta Haragia. Butoh arte diziplina japoniarra erabili du obrak sortzeko.