"2019ko Kilometroen lan-ildoetako bat feminismoa izanik", Lilatoian parte hartzeko dei egin dute Kilometroen antolatzaileek.
Martxoaren 10ean, igandea, Lilatoiaren 30. edizioa izango da Donostian, 30 urte berdintasunaren sustraiak sendotuz izenpean. 5 kilometroko ibilbidea egingo dute korrikalariek, 10:30ean hasita.
Aurten Zarautzen izango da Kilometroak jaialdia. “2019ko Kilometroen lan-ildoetako bat feminismoa izanik, berdintasunaren aldeko emakumeen lasterketa herrikoi honetan parte hartu nahi dugu”, azaldu dute Kilometroen antolatzaileek. Beraz, Lilatoian parte hartzeko dei egin dute, Kilometroak Taldearen izenean.
Lasterketako izen-ematea ireki dute dagoeneko, www.lilaton.es webgunean. Beraz, inskripzioa egiterako orduan, taldearen izena idazteko atalean “Kilometroak Taldea” jartzeko gonbidapena luzatu dute Kilometroen antolatzaileek. Jadanik izena eman dutenek ere izango dute Kilometroak Taldean parte hartzeko aukera, kmk19feminismoa@zarauzkoikastola.net helbidera mezu bat igorrita.