Azkoitiko Udalak bilera egin du gaur arratsaldean Bizkargi plazako bizilagunekin, garajeetatik autoak "ordenean eta lehentasunen arabera" atera ahal izateko koordinatzeko asmoz. Garajeak egokitu arte, itxita mantenduko dituzte. Javier Zubizarretak tragikotzat jo du gertaera, eta ikerketak aurrera jarraitzen duela gaineratu du.
Qualifying Serieseko absolutu mailako txapelketa bat irabazten duen lehen aldia da Nadia Erostarberentzat. Lehiatutako manga guztiak irabazi ditu Erostarbek, eta beretzat "amets bat" dela adierazi die hainbat hedabideri.
Gaur goizean izan da Zarautz Parrilanen bigarren eta azken txapelketa. Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako hamar parrilarik txuletak prestatu dituzte, eta epaimahaiaren arabera, Tuterako Casa Lola jatetxeko Carlos Corralek prestatu du ondoen.
Martxoaren 27an 50 urte bete ziren piraguista hil zenetik, eta lehen aldiz, omenaldia egin diote gaur Arroabean. 13:00etan meza izan da, eta ondoren, ekitaldia egin dute, Egañaren omenezko plazan.
'Hitanoa, emakumeak ahalduntzeko tresna' izenburupean, egun osoko jardunaldiak izan ziren atzo, zapatua, Azpeitiko Emakumeen Txokoan. Goizean mahai ingurua izan zen, eta arratsaldean, Nokadromoa.
Proiektuaren helburua bertsoa eta pilota Ameriketan zabaldu eta erakustea da.
Bigarren aldiz irabazi du Bi Harri Txapelketa Hodei Iruretagoiena 'Izeta IV'-k, 23 altxaldi eginda Mollarri eta Jai Txiki harriei. Aimar Iruretagoiena errezildarra izan da bigarren, Izeta IV.-k baino altxaldi bat gutxiagorekin.
Sailkapen nagusian 17. Postua lortu du zortzikoak.
Kostaldeko hondartzetan bideometria 6 estazio jartzeko lanak ari dira egiten, tartean, Orion.