Zarauzkoak eta Elgetakoak 125 kiloko kubikoarekin neurtuko dituzte indarrak zezen plazan, 19:00etatik aurrera. Sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai zezen plazako leihatiletan, 18:00etan hasita.
Gazteak literaturara hurbiltzeko xedea duen sariketa da Lizardi. Idoia Garzesek irabazi du 37. edizioa, eta aurten, lehen aldiz, aipamen berezia irabazi du beste lan batek. Hain zuzen, Maite Arrutiren testua saritu dute, eta irabazlearenarekin batera publikatu dute.
Ostiralean, maiatzak 3, hasiko dira Ibañarrieta auzoko jaiak. Auzo afaria eta herri kirolak izango dira auzotarrek antolatu dituzten ekitaldien artean, besteak beste.
Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztuko du Azpeitiko EAJk ostiralean, maiatzak 3, 19:00etan, Basazabal jauregian. Amaia Etxeberria alkategaiak gidatuko du aurkezpen ekitaldia. Azpeitiko EAJk eskerrak eman dizkio herritarrei, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan erakutsitako konfiantzagatik.
ETAko kide izatea leporatuta atxilotu zuten azpeitiarra 2005ean. Orduz geroztik, Frantziako hainbat espetxetan izan dute preso. Frantziako kartzela zigorra beteta, atzo Madrilera eraman zuten azpeitiarra Euroagindu bat tarteko, eta gaur, baldintzarik gabe aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile batek. Soto del Real espetxera eraman dute, azken izapideak egitera, eta arratsean geratu da libre.
2011tik 2017ra Zarauzko Udalari laga zioten Etxe Txikiaren erabilera, Neguetxe modura baliatzeko eta gauez pertsona etxegabeei aterpea emateko. Egunez, aldiz, Monte Albertiako ikasleek erabiltzen dute bertako jantokia. Hemendik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren esku egongo da, Lanbide Heziketako Monte Albertia zentroaren "instalazioak handitzeko". Zarauzko Udalak ez du Neguetxea beste toki batean martxan jarri.
Batelen denboraldia atzean utzita, bihar bertan emango zaio hasiera Gipuzkoako trainerilla ligari. Pasai Donibanen jokatuko da estropada, erlojuaren kontra, 11:00etan.
Berez, atzo, astelehena, amaitzen zen txapelketan izena emateko epea, baina astebete luzatu dute epea: maiatzaren 6a izango da izena emateko azken eguna.
Gaur gauean bertso afaria eta gazte gaua egingo dituzte. Bihar, berriz, Gurutzetxoko XXXVII. Krosa egingo dute goizean. Parte hartu nahi duten gaztetxoek bihar bertan eman beharko dute izena auzoko tabernan. Ondoren, bazkaria egingo dute. Bihar, 20:00etan, bukatuko dira aurtengo festak.
Aurtengoa azokaren 26. edizioa izango da, eta udaletik jakinarazi dute postu guztiak Orioko plazan jarriko dituztela.
Hondarribian jokatuko dute ZKEko eskubaloiko gizonezkoek. Bihar 12:00etan hasiko da partida, eta sarrerak salgai daude 3 eurotan.
Atzo, astelehena, eman zioten hasiera Gaztetxeko kideek Gazte Asteari. Askotariko ekintzak izango dira aste osoan zehar.