Matadero Ekintzak taldeak udaberriko Bebarruko Jardunek prestatu ditu, eta azken urteetan bezala, musikak, ikus-entzunezkoek eta antzerkiak hartuko dute egitaraua. Ostiralean hasiko da egitasmoa, 'Melomaniak' zinema zikloarekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azkoitiko, Hondarribiko, Segurako eta Pasaiako ordezkariek lau udalerrietako egitarauak aurkeztu dituzte. Azkoitiko ekintzen antolatzaile Juan Bautista Mendizabalek Aste Santuak duen "interes turistikoa eta erlijiosoa" goraipatu du.
Getariako Cristobal Balenciaga museoa eraikitzeko obrekin lotutako epaiketan hiru auzipetuetatik bik deklaratuko dute: Mariano Kamio Getariako alkate ohiak eta Rolando Pacel arkitektu kubatarrak. Epaiketa apilaren 17rako amaituko da.
Maiatzaren 4tik 25era bitartean izango da Gipuzkoa Bertsotan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. 14 saiotan banatuta, 84 bertsolari ariko dira hurrengo fasera sailkatzeko kantuan; horietako 23 Urola Kostakoak dira.
Koalizioak eta bere oinarriek hilaren 1ean onartu zuten behin-behinean proposatutako hautes-zerrenda. Itziar Murua izango da zerrendaburua, eta Zarauzko EH Bilduko kideen esanetan, "pertsona prestatuak" elkartu dituzte zerrenda osatzeko, "esperientzia eta aurpegi berriak" uztartuz.
Basque Sportsek antolatuta, 5 Kirol proba ari dira jokatzen aurten lehen aldiz. Xabier Orbegozok eta Jokin Eizmendik Mikel Larrañagaren eta Xabier Peñagarikanoren aurka jokatu zuten aurreneko finalaurrekoa larunbatean, eta finalera sailkatu da Errezil-Zarauzko bikotea. Larunbatean jokatuko dute beste finalaurrekoa. Finala, berriz, maiatzaren 1ean izango da.
45 urtetik gorako herritarrei zuzendutako prestakuntza saioak eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak. Helburu nagusia "garapen pertsonalaren eta profesionalaren bidez adin tarte horretako herritarrak ahalduntzea" dela azpimarratu dute, eta horretarako, taldekako zein bakarkako saioak antolatu dituzte. Izen-ematea ireki dute dagoeneko.
Larunbatean, hilak 13, 16:30ean hasita, alebin eta infantil mailetako gazteen txirrindularitza lasterketa izango da herri osoan zehar.
Guraso Eskolaren programazioren barruan antolatu du hitzaldia Zumaiako Udalak. Kirol apustuen gorakadak dakartzan arazoen inguruan hausnartu nahi dute.
Aurtengo Hondartzako Txapelketako finaletarako sailkatutako taldeekin batera, parte hartuko dute maiatzaren 4ko futbolaren festan duela 25 eta 14 urte jokatutako finaletako taldeek ere.