Bi izurde agertu dira gaur goizean Santiago hondartzan. Horietako bat zaurituta zegoen eta hil egin da; bestea itsasora bueltatzea lortu dute.

Zumaiako udaltzainek goizeko 8:30ak aldera jaso dute deia. Bertaratu direnean bi izurde aurkitu dituzte Santiago hondartzan, itsasertzean. Animalia hauetako bat zaurituta zegoela azaldu dute, “odolduta”, eta, ertzainen laguntzarekin, berriro itsasora bueltatzen saiatu badira ere, bertan geratu da hilik. Beste izurdea ur sakonagoetara eramatea lortu dute, baina itsasertzaren hurre jarraitu duela adierazi dute.