Bilatu
Sartu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Aia
      • Aizarnazabal
      • Azkoitia
      • Azpeitia
      • Beizama
      • Errezil
      • Getaria
      • Orio
      • Zarautz
      • Zestoa
      • Zumaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Herriak
    • Aia
    • Aizarnazabal
    • Azkoitia
    • Azpeitia
    • Beizama
    • Errezil
    • Getaria
    • Orio
    • Zarautz
    • Zestoa
    • Zumaia
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Iritzia
  • Agenda
    • Egutegia
    • Zerrenda
    • Gaur
  • Gehigarriak
    • HARA!
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Sartu

Izeta IV.a eta Goikoetxe harri-jasotzaileak prest dira zapatuan Azpeitian jokatuko duten apusturako

Azpeitia,Zarautz
Kirola

Zarauzkoak eta Elgetakoak 125 kiloko kubikoarekin neurtuko dituzte indarrak zezen plazan, 19:00etatik aurrera. Sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai zezen plazako leihatiletan, 18:00etan hasita.

Zelai, Goikoetxe, Izeta IV.a eta Izeta II.a gaur, apustuaren aurkezpenean. (Mailo Oiarzabal)
2019/04/30
Urola Kostako Hitza

Herri kirol zaleek hitzordua dute zapatu honetan Azpeitian. Apustu baten lekuko izango da, beste behin, herriko zezen plaza, eta bi harri-jasotzaile izango dira protagonista: Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a zarauztarra eta Imanol Albizu Goikoetxe elgetarra. Bi harri-jasotzaileak, beren prestatzaileak, antolatzaileak eta babesleak zezen plazan bertan elkartu dira gaur eguerdian, hilaren 4ko ekitaldiaren berri emateko.

Joan den urtarrilean hitzartu zuten jokatu beharreko apustua eta Azpeitian bertan lotu zituzten xehetasunak, Landetako Mendizabal erretegian; Goikoetxek botatako erronkari erantzun zion orduan Izeta IV.ak. 125 kiloko kubikoa hamarna minutuko hiru txandatan zeinek gehiagotan altxatu, hori izango da zapatuko apustuaren emaitza erabakiko duena.

12.000 euro jokoan

Apustua irabazten duenak 12.000 euroko diru poltsa bereganatuko du. Altxaldi kopuruan berdinketarik bada, berriz, bakoitzak mahai gainean jarritako dirua berreskuratuko du, 6.000 euro, alegia.

Zapatuan 19:00etan hasita jokatuko dena “harri-jasotze apustu aparta” izango dela adierazi du gaurko aurkezpenean Zarautz kirol elkarteko herri kiroletako ordezkari Juan Mari Iraolak. Apustua nola jokatuko den ere azaldu du: apustugileek bakarka beteko dituzte hamar minutuko hiru txandak, eta hamar minutuko saio batetik bestera bost minutuko tarteak izango dira plazan; horrela, kirolariek hogei minutuko atsedena izango dute txanda batetik bestera. Lanean aurrena nor hasi zozketa bidez erabakiko dute.

Faboritorik ez

Ia bost hilabete dira apustua itxi zutela, eta bai Izeta IV.ak eta bai Goikoetxek larunbata iristeko “desiatzen” daudela aitortu dute, prestaketa ondo joan arren “luze” egin zaielako. 125eko kubikoa txapelketetan-eta erabiltzen ez den harria dela nabarmendu dute, bestalde, Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II.ak, Izeta IV.aren aita eta prestatzaileak, eta Jose Mari Gisasola Zelai Goikoetxeren erakustaileak; horregatik uste dute faboritorik ez dela apustuari begira.

Apustua ikustera joan nahi dutenek zezen plazan erosi beharko dituzte sarrerak, 35 eurotan, apustuaren egunean bertan. 18:00etan irekiko dituzte zezen plazako leihatilak, apustua hasi baino ordubete lehenago.

Apustuaren antolatzaileek esker oneko hitzak izan dituzte Azpeitiko Udalarentzat, zezen plaza uzteagatik. “Herri kirolean zailtasun asko izaten dira, eta guk kirolariak lagundu eta herri kirolak babestuz, herri kiroletan ere duintasunez aritzeko apustua egiten dugu. Horregatik eskertu nahi dizuegu Azpeitia aukeratzea”, erantzun die, bere aldetik, Estitxu Elduaien Kirol batzordeburuak.

Urola Kostako albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Jende ugari gerturatu da Zarauzko Erdi Aroko Azokara

2019/12/06
Zarautz
2

Irudietan: Festa eta giro ederra nagusi Orion, San Nikolas egunean

2019/12/06
Getaria
3

AP-8an zirkulazio arazoak daude, Zarautz parean

2019/12/06
Zarautz

Eskaintzak

EUSKAL HERRIA Museoa. 2x1 sarrera

Gure berri

Urola Kostako HITZA, aurrera egiteko prest

Hemeroteka

Papereko zenbakiak PDF formatuan

+
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Nor gara

Hara!

Urola kosta

HARA! Aiar ugari elkartu da 'Lau Teilatu' abestia bertsionatzeko

2019/12/06
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Garikoitz Mendizabal, 'Oholtzan' saioko protagonista

2019/12/02
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Euskara batuaren sesioa izan dute hizpide bailarako lau kidek

2019/11/26
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Udane Juaristi ari da Anton Abbadia sarirako oroigarria egiten

2019/11/20
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Iritsi dira lehen elur malutak Xoxotera

2019/11/16
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Boto baliogabe bitxia, berriro, Urrestillan

2019/11/11
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Negu Gorriak-eko kideak elkarrekin entseatzen

2019/11/06
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Felix Zubia HITZAko kazetariaren azaletik kantari

2019/11/06
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Itxura berezidun pagoa, Izarraitzen

2019/10/29
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Josu Azpillaga azpeitiarra Euskadi Irratiko 'Mezularia' saioan elkarrizketatu dute

2019/10/25
Urola Kostako Hitza
  • 943 89 00 17 / 943 81 38 41
  • urolakosta@hitza.eus
  • Araba kalea 25, 20800 - ZARAUTZ
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
Laguntzaileak
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

egin zaitez HITZAkide

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.  

Privacy & Cookies Policy

Necessary Always Enabled