Martxoan bost pertsona epaitu zituzten Gipuzkoako Lurralde Auzitegian, Getariako taberna bateko zarataren afera zela eta. Hain zuzen, Getariako hiru gazte eta Andoni Aristi eta Nika Lertxundi alkate ohiak izan ziren auziperatuak. Epaitegiak dagoeneko ebatzi du auzia: espetxe zigorra, isuna eta kalte-ordainak gazteetako bati, eta zazpi urteko gaitasungabetzea Lertxundiri.
Urola eta Goierri arteko errepideetan egingo dute rallya. Gaur, 20:30ean, Plaza Berrian izango dira partaideen ibilgailuak. Bihar, Mandubian hasiko dira erlojupeko probak.
Aurtengo udal hauteskundeetan, "inoizko emaitzarik onenak" lortu ditu EH Bilduk Zarautzen. Emaitzak eskutan eta udalbatzen eraketaren atarian, "gehiengo zabalak osatzeko aukera guztiak zabalik daudela" azaldu dute koalizioko kideek. Hala, "elkarrizketarako eta adostasun zabalak lortzeko" prest agertu dira.
Ekainaren 22an izango da aurtengo Quebrantahuesos bizikleta proba. 47 herrialdetako 11.500 lagunek parte hartuko dute. Urteroko ekitaldia da ehunka gipuzkoarrentzat. Horietako bi dira Jon Altuna eta Eli Aizpuru azpeitiarrak, eta haiekin hitz egin du Aitziber Arzallus Gipuzkoako Hitzako kazetariak.
Bekaren bidez "udalerri euskaldunak garatzeko proposamen zehatzak aztertzea eta abiaraztea" da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen helburua.
Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak antolatuta, uztailean eta abuztuan eskainiko dute zerbitzua, astean hirutan.
Xabier Olaziregi zumaiarra, Jurdan Arakistain zestoarra, Haritz Lertxundi eta Lorea Iribar zarauztarrak eta Joseba Altuna oriotarra adimen urritasuneko finaletan arituko dira.
Astebeteko atzerapenarekin, baina ohikoa den moduan, Gure Txeruko dantza taldearen ikasturte amaierako emanaldiarekin hasiko da gaur Getariako Euskal Jaia.