Baztartxo antzokia bete egin da Gu Ere Bertsotan egitasmoaren ikasturte amaierako jaialdirako. Floreaga Ikastetxeko eta Azkoitia BHIko dozenaka gaztetxo aritu dira kantuan.
2018-2019 ikasturtearen bukaera gerturatzen ari da, eta ikasturtean zehar jorratutakoen emaitzak plazaratzeko sasoia iritsi zaie ikasleei, baita Gu Ere Bertsotan egitasmoan parte hartzen dutenei. Gaur, Azkoitiko ikasleei egokitu zaie Bertsozale Elkarteak ikastetxeekin elkarlanean gauzatzen duen egitasmoan ikasitakoaren zati bat jendaurrean erakustea.
Horrela, Floreaga Ikastetxeko LHko 5. eta 6. mailetako ikasleak eta Azkoitia BHIko DBHko 1. mailakoak igo dira arratsaldean Baztartxoko oholtzara, jendez beteta zen antzokian binaka zein hirunaka beren bertsoak botatzera. Guztira, 80tik gora ikaslek parte hartu dute jaialdian. Hemen, bertan ateratako argazki batzuk: