Eurovision jaialdiko finala ospatuko dute bihar Israelgo Tel Aviv herrian, eta bertan da Imanol Aparicio (Azkoitia, 1991). 2016az geroztik, urtero joan izan da ekitaldia bertatik jarraitzera, eta aurten ere ez du hutsik egin. Ikurrina hartuta joango da biharko jaialdia ikustera.
EAJko Oier Korta eta EH Bilduko Iñaki Ostolazaren arteko debatea egin zen atzo, Baleikek, Urola Kostako HITZAk eta Erlo Telebistak antolatuta. Oxford aretoa bete egin zen eta streaming bidez ere ikusle askok jarraitu zuten. Hemen dago, osorik, mahai-inguruaren bideoa.
Larunbatean11:00etan X. Kros Txikia izango da, Zaragueta Herri Eskolaren eskutik. Antolatzaileek herriko haurrak lasterketan parte hartzera animatu dituzte.
Azkoitiko EAJk udal bozen kanpainako ekitaldia egin du Elkargunean, eta Javier Zubizarretak, Ana Azkoitiak eta Asier Aranbarrik programaren nondik norakoak eta alderdiaren balioak azaldu ditu.
Estreinakoz aurkeztu du udal hauteskundeetara hautagaien zerrenda UZIN plataformak. Patricia Camacho zerrendaburuaren hitzetan, zumaiarrentzat lan egitea izango da beren erronka nagusia, eta ilusioz heldu diote helburuari.
Arritxu Marañon Basarte da oraingo bozetan ere PSE-EEren alkategaia Zumaian. Azken lau urteotan alderdi sozialistako zinegotzia izan da Zumaiako Udalean.
Areto dantzen eta dantza latinoen Euskal Herriko txapelketa jokatuko dute bihar, larunbata, Soreasu antzokian. 17:00etan hasiko da ikuskizuna, eta adin ezberdinetako 90 bikotek parte hartuko dute bertan.
Maiatzaren 29an eta ekainaren 5ean, 12an eta 19an izango dira saioak, 10:30etik 12:00etara, Plaza Ondo jubilatuen elkartean. Ikastaroa doakoa da, eta dagoeneko eman daiteke izena.
Psikopedagogoa da Nerea Mendizabal (Zestoa, 1976), eta komunikazio ez-bortitzaren alorreko ziurtagiria du. Azken urteetan, ikastetxeetan, gurasoekin, irakasleekin eta abarrekin ari da lanean eredu horri buruzko ikastaroak ematen. Esperientzia hori liburu batean jasotzea erabaki du, eta Gipuzkoako Hitzak honako elkarrizketa hau egin dio hari.
Oriok eta Zarautzek launa trainerilla uretatuko dituzte asteburuan Hondarribian jokatuko den txapelketan; Getariak hiru eta Zumaiak, berriz, bi.
2007 eta 2014 artean jaiotako haurrei zuzendutako txokoak izango dira. Besteak beste, ur jolasak, dantza jolasak eta jolas lasaigarriak landuko dituzte Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian.