Errezilgo San Martin herri eskolako 5. eta 6. mailako ikasleek ‘Kerik gabeko gazteak’ prebentzio kanpainako sari bat jaso dute. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak antolatzen duen sariketan, Gipuzkoako txapeldun izan dira. Programaren xedea da erretzeak sortzen dituen kalteen berri ematea eta ez erretzeak dituen abantailez ohartaraztea.
Gaur, ostirala, jaso dute Errezilgo ikasleek diploma Donostian, Osasun Sailaren zuzendariordetzaren aretoan. Saria tarteko, ikasleek Txindokiko Itzala abentura parkera joateko eta bertan hainbat ekintza egiteko aukera izango dute.