Hamaika hitzaldi eta solasaldi egin dituzte azken urtean Zarautz Herri Zaintzailea taldeko kideek. "Gustura" daude egindakoarekin, eta aurrera begira, bizitzaren amaieraren inguruko lanketa "komunitatean eta enpatiatik" egiteko asmoa dute.
Getariako Cristobal Balenciaga museoan kudeaketa desleiala eta agiri merkantilak faltsutzea leporatuta zigortu dute Getariako alkate ohia. Horrez gain, zigor ekonomikoa ere ezarri diote.
Atzo iluntzean egin zuten Gipuzkoako Eskubaloi Gala Modelo Aretoan, eta bertan sarituak izan ziren Zarauzko elkarteko hainbat kide. Besteak beste, Hugo Sanchezi eman zioten entrenatzaile onenaren saria.
Azkoitian "udal irekia, demokratikoagoa eta partze hartzailea osatzeko aukera" dagoela adierazi du koalizioak, eta Azkoitia Bairekin, PSE-EErekin eta EAJrekin "hitz egiten jarraitzeko prest" dagoela gaineratu du.
Atzo, osteguna, jokatu zen Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako gomazko paletako finalerdiko itzuliko partida, Azkoitiko Gurea pilotalekuan; Bi eta bat gailendu zen Azkoitia Hernaniren aurka. Usurbilek eta Tolosak jokatuko duten bigarren finalerdiko irabazlearen aurka lehiatuko dira finalean palista azkoitiarrak.
Hilaren 23an jokatuko da mendi lasterketa, baina kirol eta kultur jarduera ugari izango dira datorren astetik hasita. Martxa nordikoa jokatuko da lehenbizikoz larunbatean.
Azkoitia eta Zumarraga artean dagoen Oleta mendian Trinitate Jaia ospatuko dute igandean, ekainak 16. Meza, erromeria, toka txapelketa eta auzo bazkaria izango dira Oletako zelaietan.
Zarautz inguratzen duen ibilbidea osatzeko falta zen zatia egokitu dute, eta erabilgarri dago dagoeneko. Hala, bidea osatzen duten 11,7 kilometroak "oztoporik gabe" egin daitezke.
Denbora modu osasungarrian pasatzeko lekuak baino askoz gehiago dira baratze parkeak. Etxerako barazkiak baino are ordain hobea jasotzen dutela diote erabiltzaileek. Aitziber Arzallus Gipuzkoako Hitza astekariko kazetariak honako erreportaje hau argitaratu du.
Ligaxkako seigarren eta azken jardunaldia jokatuko dute gaur Hondarribiako Jostaldi pilotalekuan Donostiak, Mutrikuk, Hondarribiak eta Zumaiak.