Errezilgo San Antonio festen barruan jokatu dute lehenengo aldiz helduen txapelketa, eta Gipuzkoako eta Bizkaiko bederatzi bikotek parte hartu dute. Laura Bastida eta Ekain Uzkudun azpeitiarrak hirugarren sailkatu dira.
Ate joka da traineruen denboraldia; asteburu honetan izango dira KAE-1, ETE eta KAE-2 ligetako lehen estropadak. Orioko hiru ontzik hartuko dute parte sasoian, eta gaur, datozen hilabeteetan horiz jantzita arraunean arituko diren taldeak aurkeztu dituzte.
Eguraldia lagun, borobil atera da herriko hainbat eragilek elkarlanean antolatu duten Hondartza Hartu eguna.
Zumaia bigarren sailkatu da ETE ligan, eta KAE 1 ligan, zortzigarren eta bederatzigarren geratu dira Getaria eta Zumaia, hurrenez hurren.
Aurrena Beizama Bai herri plataformako ordezkariek osatuko dute Beizamako Udala datorren agintaldian, eta Otaegik jarraituko du alkate lanetan.