Ostiralean eta larunbatean ospatuko dituzte Orioko Anibarko Portuko festak, eta auzoko jaietan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak. Hona hemen egitaraua osorik.
Beste urteetan baino zortzi sorosle gutxiago daude aurten hondartzan lanean. Horrek, bainatzeko tokia eta ordutegia murriztea ekarri du.
Udal gobernuak jakitera eman duenez, aparkamenduaren ordenantzaren gainerako araubideak errespetatuz gero, uztailaren 1era bitarte kenduko dituzte isunak.
Egun osorako ekitaldiak antolatu dituzte Azpeitiko Enparan kaleko bizilagunek iganderako, eta Baigeran egingo dute bazkaria. Jatetxe horretan bertan eman daiteke otordurako izena. Ohiko legez, Enparan kaleko hainbat herritar omenduko dute bazkalostean: Ana Mari Egurza, Tomas Gereta eta Jose Antonio Azpiazu.
Ekainaren 30ean, San Pedro Jaien barruan, garai bateko arrantzale eguna ospatuko da Orion.
Kargu-hartzean ez zen ezustekorik izan, eta Nekane Arrizabalaga (EAJ) aukeratu dute Aiako alkate, jeltzaleen sei hautetsien botoei esker.
Enpresei zuzendutako saioa izango da, eta batez ere, "talentua mantentzeko eta erakartzeko estrategiak" landuko dituzte. Horretarako, nazioarteko zein eskualdeko enpresen "jardunbide egokiak" ezagutuko dituzte parte hartzaileek.
Zuloaga Fundazioarekin elkarlanean, Bilboko Arte Ederren museoan ikus daitekeen Zuloaga (1780-1945) erakusketa bisitatzeko doako ekimena antolatu du Zumaiako Udalak. Irteera uztailaren 8an izango da, eta derrigorrezkoa da aurrez izena ematea. Horretarako epea astelehenean zabalduko da.
Datorren ikasturtean musika, soinketa, zunba, judo eta yoga saioak egingo dituzte Aiako Kultur Etxean. Izen-ematea ireki dute dagoeneko, uztailera arte.
Txori Txiki Musika eta Dantza eskolako antzerki tailerreko ikasleek 'Zamak' film laburra estreinatu zuten atzo arratsaldean Alondegian. Bertaratu zen jende kopura zela eta, hiru aldiz eman zuten filma.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
egin zaitez HITZAkide