TAO zerbitzuarekin jende asko zailtasunak izaten ari dela eta, egin beharreko tramiteak lasaiago egin ahal izateko, aurtengo ekitaldirako egoiliar txartela indarrean jartzeko modurik izan ez duten herritarrek isunak kentzeko aukera izango dute uztailaren 1era arte.
Egoiliarren txartela indarrean jartzeko modurik izan ez duten zumaiarrek udaletxera jo dezakete isuna kentzera
Udal gobernuak jakitera eman duenez, aparkamenduaren ordenantzaren gainerako araubideak errespetatuz gero, uztailaren 1era bitarte kenduko dituzte isunak.
