Udarekin batera iritsi dira Zarauzko Zelai Ondo auzoko jaiak. Jai batzordeko kideek 19:00etan bota dute txupinazoa, Zulaika botika aurreko biribilgunean. Hala, jai giroan murgildu dira auzokideak.
Atzo iluntzean ospatu zuten Modelo aretoan Mintzalagun egitasmoaren 10. urteurrena.
Musika Bulegoa musika jarduera sustatzeko eta hobetzeko sortutako lankidetza proiektua da. Lau elkartek sortu zuten proiektua: Kultura Livek, MIEk, Musikarik eta Musikagileak. Elkarteko kideek azaldu dutenez, "ilusioz betetako" fase berri bati ekin diote. Aitor Bengoetxea azpeitiarra Kulturaz kooperatibako kidea da, eta kooperatiba horrek kudeatzen duen Sanagustin kulturgunea Kultura Liveko aretoa. Jagoba Astiazaran zestoarra, berriz, Musikari elkarteko kidea.
EH Bildu da Urola Kostako Udal Elkartean ordezkari gehien lortu dituen taldea; hain zuzen, 33. Hala, "gidaritza hartzea" dagokiela adierazi dute gaurko agerraldian, eta datozen asteetan gainontzeko alderdi politikoekin bilduko direla iragarri dute.
Uda honetan ere Adarretatik musika jaialdia izango da Zarautzen, uztailaren 19tik 21era. "Aniztasuna eta kultura erdigunean jarriko dituen plaza bat sortzea" da asmoa, "Zarauzko hainbat adarretatik" nazioarteko musika hedatzeko, "bereziki euskal kultura".
Aurtengo zezenketak iragartzeko kartela Jorge Urizarrek egin du, eta hark Jose Venturaren omenezko –Azpeitiko zezen plazan hil zen banderilleroa– 'hileta Zortzikoa' irudikatu du margolan koloretsu batean. Hiru zezenketa izango dira uztailaren 31tik abuztuaren 2ra bitartean Azpeitiko zezen plazan, 18:30ean hasita. Uztailean hasiko dira abonuak egiten eta berritzen nahiz sarrerak saltzen.
Heriotza naturaltasunez hartzeko, hari buruz hitz egin beharra dago, eta Death Cafe saioek horretarako aukera ematen dute. Gero eta herri gehiagotan ari dira halako saioak antolatzen. 'Gipuzkoako Hitza'-k Azpeitiko eta Azkoitiko Death Cafe saioen sustatzaile Iñaki Arregi 'Izan'-ekin eta Manex Beristainekin hitz egin du.
Azken asteetan aritu dira prestaketa eta mantenu lanak egiten, eta horiek bukatuta, datozen hilabeteetan izango dira horiek zabalik; irailean edo urrian itxiko dituzte, egueraldiaren arabera. Udalak Izarraizko Atea parkean giza-legez jokatzeko eskatu die herritarrei.
Txori Txiki Musika eta Dantza eskolako ikasleek ikasturte amaierako ekitaldiak izan dituzte egunotan.
22:00etan hasiko dira demak Beheko plazan, eta gaur Ixidro Erretegiak, Matxainek, Bolañok eta Olidenek neurtuko dituzte indarrak. Astelehenean, berriz, Benguria, Lopategi eta Izeta ariko dira. Saizar sariketarako puntuagarria izango da Errezilgo lehia.