'Restaurant' aldizkariak osatu du munduko 50 jatetxe onenen zerrendan, eta tartean dago Getariako Elkano jatetxea. Hain zuzen, 30. postuan kokatu dute.

(Getariako Udala)
Restaurant aldizkariak urtero osatzen eta argitaratzen du munduko 50 jatetxe onenen zerrenda. Aurten ere tartean dira Euskal Herriko zenbait jantoki; lau, hain zuzen. Zazpigarren postuan kokatu dute Atxondoko (Bizkaia) Etxebarri erretegia; hamalaugarren postuan Larrabetzuko (Bizkaia) Atxondo; 30. postuan Getariako Elkano; eta 32. postuan Bilboko (Bizkaia) Nerua.
Zerrendatik kanpo geratu dira Arzak eta Martin Berasategiren jatetxeak; 53. postua eskuratu du batak, eta 87. postua besteak.
Getarian 1964. urtean jarri zuten martxan Elkano jantokia, eta aski ezaguna da parrilan erretako mariskoarengatik eta arrainarengatik.