Beizaman atzo arratsaldean hasi zituzten San Pedro jaiak udaletxetik botatako txupinazoarekin. Haur jolasak, Makilari festa, tortilla patata lehiaketa, dantzaldia, mendi irteera... egin dituzte. Igande gauera arte festak ez du etenik izango.

Beizaman ere hasi dituzte sanpedroak, eta igande iluntzera bitartean hamaika ekitaldi izango dute. Atzo arratsaldean, ostirala, udaletxeko balkoitik txupinazoa botata hasi zituzten festak. Segidan, dozenaka haur elkartu ziren frontoian haur jolasetarako. Ondoren, Makilari festaren barruan, patata tortilla lehiaketa egin zuten, eta aurten Unai Barrutiabengoa eta Bakarne Seinek izan dira tortilla goxoena prestatu dutenak. Hala, Beizamako alkatearen eskutik txapeldunen aurrekomantalak jaso zituzten. Gero, dantzarako aukera izan zuten beizamarrek.
Gaur, San Pedro eguna ospatzen ari dira Beizaman. Mendi irteerarekin hasi dute eguna beizamarrek, eta ondoren meza izan dute. Gaur arratsaldean ere festetako hainbat ekitaldi izango da, eta bihar, igandea, gauera arte jaietarako aukera izango da Beizaman.
-Ekainak 29, larunbata. San Pedro eguna
14:00. Jubilatuen bazkaria.
17:00. Karta jokoen finala.
21:00. Herri afaria.
22:30. Laja eta Lutxurdio trikitilariak.
-Ekainak 30, igandea
10:00. Meza.
11:00. Azoka eta gazteentzat eskulanak.
12:00. Gaztetxoen pilota partidak:
-Iraun Barrutiabengoa eta Adei Lizarralde / Julen Saizar eta Noah Orbegozo
-Otoitz Urkizu eta Beñat Larrañaga / Oinatz Lekuona eta Zuhaitz Labaka
-Elorri Urkizu eta Oier Revuelta / Mikel Iturralde eta Oier Odriozola
-Xabat Egiguren eta Ekain Azkue / Suhar Gesalga eta Peio Ziarsolo
Egunean zehar. Itzeder eta Txibilter trikitilariak.
18:00. Herri kirolak: aizkora desafioa. Eneko Otaño eta Iker Vicente Julen Alberdi Txikia IV.aren eta Mikel Larrañagaren aurka.
20:30. Jai bukaerako afaria.
Iluntzean. Su festa.