Oriok atzo irabazi zuen bere historiako lehen bandera Euskotren ligan, Santanderren. Gaur goraino bete dute plaza herritarrek, arraunlariak txalotu eta estreinako garaipena ospatzeko.
Atzo, zapatua, Gorrixen Egune ospatu zuen familia 'gorrixek'. Joseba Jatetxean bildu ziren alebinetatik hasi eta talde nagusietara arteko jokalariak, Zuzendaritzako kideak eta klubaren babesleen ordezkariak.
Ospakizunez betetako asteburua izan dute Zarauzko eta Aiako Elkano auzoan. Ostiral iluntzean jaurti zuten sanpedroen hasiera iragartzeko txupinazoa, eta ordutik, jai giroa izan da nagusi auzoan.
Distantzia luzeko Espainiako triatloi txapelketa jokatu da gaur goizean Salamancan. Bete beharreko probekin nahikoa ez, eta bero handiari aurre egin behar izan diote kirolariek. Baldintza horietan bikain aritu da Helene Alberdi, eta Espainiako txapelketa irabazi du emakumezkoetan.
Beizamako sanpedroetan artisau azoka eta Ilunpeko pilotari gaztetxoen pilota partidak izan dituzte gaur eguerdian. Pilota partidetako protagonista Iker Irribarria buruz buruzko txapelduna izan da, gaztetxoen partidetan epaile lanetan jardun du, eta bukatzeko beizamarrek omenaldia egin diote herriko frontoian.
Gizonezkoen Eusko Label eta emakumezkoen Euskotren ligetako traineru estropadak jokatu dira gaur eguerdian Lekeitioko uretan. Bietan ere bigarren postuekin konformatu behar izan dute oriotarrek.
Joseba Albizu txirrindulari azpeitiarrak BTT Ultramaratoiko Europako Txapelketan bigarren egin zuen atzo arratsaldean, Vielhan (Lleida, Katalunia) egindako lasterketan
Arrakastatsua ari da suertatzen Beheko plazan jarritako Artisau azoka. Hondartzara joateko eguraldia egiten ez, eta herritar eta bisitari asko plazara gerturatu dira artisauen postuak ikustera.
Pala txapelketako azken partidak jokatu ziren atzo Odieta pilotalekuan. Besperan eskuzko txapelketako finalean bezala, atzo ere jende kopuru polita gerturatu zen frontoira partida hauek ikustera.
Gipuzkoako Teknika Txapelketan eta Gipuzkoako Teknika Kopan ere zarauztarra nagusitu da aurten.
Gaur zortzi, uztailaren 7an, izango da hurrengo hitzordua, Jose Mari Orbegozoren Dantzaki eskolako dantzariekin.
Baiona Hiriko traineru estropada jokatu zen atzo arratsaldean Iparraldeko hirian. Emakumezkoen ETE ligako estropadan Zumaia bigarren izan zen.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
egin zaitez HITZAkide