Gaur eguerdian ospatu dute San Fermin Txiki eguneko entzierroa Orioko haurrek.

Ohiturari jarraituz, San Fermin festa ospatu dute gaur Txurrumuskiko udalekuetako begirale eta umeek. Eguerdiko 12:00etan pregoia bota dute, eta etxafuegoaren leherketarekin eman diote hasiera entzierroari Mendibeltz futbol zelaiaren alboko parkean. Aurretik herri kirolak egin dituzte nagusienek.