Asteazkenetik igandera bitartean sankristobalak ospatuko dituzte Aizarnazabalgo Zehatz auzoan. Askotariko ekintzak izango dira egun horietan.

Iazko sankristobaletako irudia.
Bertan da San Kristobal Eguna, eta jaietarako prest daude Aizarnazabalgo Zehatz auzoan. Izan ere, sankristobalak ospatuko dituzte asteazkenetik igandera bitartean. Asteazkenean, San Kristobal Egunean, kanpai jotzearekin murgilduko dira auzotarrak festetan, eta hiru egunez izango dute zertaz gozatua. Besteak beste, haurrentzako jolasak, herri kirol erakustaldia, auzo afaria eta erromeria egingo dituzte.
Uztailak 10, asteazkena, San Kristobal Eguna.
-
10:00: Matutia kanpai jotzea.
-
12:00: Meza San Kristobal ermittan, eta autoen bedeinkapena.
-
Ondoren: Alaitsu dantza taldea.
-
17:00. Ume jolasak eta txokolatada.
-
19:00: Laja II.a eta Narbaiza.
Uztailak 13, larunbata.
-
16:30: Mus eta eskoba txapelketa. Izen-ematea 16:00retan irekiko dute.
-
20:00: Auzo afaria karpan, Izer eta Alabier trikitilariek giroturik.
-
23:00. Erromeria: Izer eta Alabier.
-
Amaitzean: Txokolate beroa eta baratzuri zopa.
Uztailak 14, igandea.
-
10:00: Indamendira irteera ermitatik.
-
12:00: Toka txapelketa.
-
13:00: Joxe Felix Zubizarretak motozerrarekin egurrezko irudiak egingo ditu.
-
18:00: Herri kirolak: Goenatxo III.a, Larrañaga, Txikia IVa eta auzotarrak.
-
19:00: Ansorregi eta Larrañaga.
-
Jarraian erromeria izango da, eta txabolan ogitartekoak egongo dira.