Azpeitiko Damasoko parkean, txirristaren ondoan, erle ugari pilatu da gaur arratsaldean (irudian), eta horrenbestez, Azpeitiko Udalak itxi egin du eremua, segurtasuna bermatzeko asmoz. Udaltzainak jakinarazi duenez, erlezaina bidean da, eta hark egoera konpondu bitartean, ezin izango da parkean jolastu.