Karmenak hasi zituzten atzo Arroabean, 20:30ean bota zuten txupinazoarekin. Gaur, Karmen egunez, jarraituko du festak.
Arroabean Karmen festak hasi zituzten atzo, astelehena. 18:00etan, karrozaren bueltan bildu ziren auzotarrak, eta ondoren, 20:30ean, txupinazoa bota zuten, Karmentxuren ongietorriarekin batera. 21:00etan, herri afaria izan zen, eta 23:00etan, bertso disko jartzailearen txanda iritsi zen. Giro paregabea sortu zen festetako lehen egunean Arroabean, irudietan ikus daitekeenez.
Gaur, Karmen egunez jarraituko dute jaiek. Hemen ikus daiteke egitaraua.
Hona hemen atzoko argazkiak: